Loading Events
This event has passed.

Osasun Lantaldearen batzar honek EBren 2023ko osasun agendaren ikuspegi orokorra eskainiko du, eta aukera izanen da urte hasierako kontaktuak egiteko. Batzarra 2023ko urtarrilaren 19an izanen da, 16:00etatik 18:00etara, ERRINen bulegoetan, Rue du Luxenbourg 3 (8. Solairua) 1000 Brusela.

Lehenengo, Osasun eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusiko Unitate buru Marta Moya Diazek hitz eginen digu EBren 2023rako osasun agendari buruz, eta ondoren galde-erantzunen txanda zabalduko da. Ondoren, Osasun Lantaldeko arduradunek 2023rako osasunaren inguruan duten lan plangintza aurkeztuko dute.

Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorreko Beatriz Iralak moderatuko du ekitaldia.