Loading Events
This event has passed.

Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean duen ordezkaritzak (Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia) antolatu du ekitaldi hau, martxoaren 3an, ostirala, 11: 00etan.

 

Saio honen bidez, Europako Itun Berdearen esparruan eraikuntza jasangarriaren politikari eta politika horrek energia-kontsumoarekin duen loturari buruzko informazioa eman nahi du ordezkaritzak, Europako Batzordeak eta Nafarroak emandako informazioarekin.

 

Esteka honetan egin dezakezu erregistroa. Ekitaldiak honako agenda hau du:

 

11:00 – 11:10           Erakundeen ongietorria – Jardunaldiaren hasiera. José Mari Aierdi, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, Nafarroako Gobernua

11:10 – 11:30 Eraikuntza-sistemak eraikingintza iraunkor baterantz eraldatzeko erronkaren testuinguru europarra. Pau García Audí, Policy Officer, DG Energy, Energia Efizientziaren Zuzendaritza Nagusia, Europako Batzordea

11:30 – 12:00 Nafarroa eta Eraikingintza Jasangarriaren aldeko apustua

  • Íñigo Eugui, Nafarroako Eraikuntzaren Industrializaziorako Klusterraren presidentea
  • Fernando Oiza, Nafarroako Zuraren Enpresen Elkarteko (ADEMAN) arkitektoa
  • Maitane Zazu, Eguralt- Interreg SUDOE proiektuaren koordinazio-taldea (NASUVINSA)

12:00 – 12:15          Eztabaida eta galderak

12:15 – 12:20          Amaiera. Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria

 

Moderatzailea: Beatriz Irala, Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritza

 

Jardunaldiari buruzko argibide gehiago: http://www.forosnavarra-europa.eu/es/agenda-de-eventos/2023-03-03/eventos/europa-y-la-edificacion-sostenible.