This event has passed.

“Bidea, askoz ere gehiago: Europako programek Donejakue bidea babesten dute” informazio jardunaldia
14/01/2022 | 11:00 - 14:00
Donejakue bidea lehen mailako ondare-ondasuna da, eta oinarrizko baliabide sozioekonomikoa da zeharkatzen dituen lurraldeetarako. Kultura, hezkuntza, ingurumen eta abarretako proiektuak garatzeko esparrua izan daiteke, eta Europako Batzordearen laguntza-programetatik jaso dezake finantzaketa.
Jardunaldian programa horietako batzuen berri emanen da eta, halaber, zuzenean ezagutuko dugu laguntza horien onuradun izan diren proiektuetan parte hartu duten erakundeen esperientzia.