This event has passed.

Batasunaren Egoera
14/09/2022 - 15/09/2022
Batasunaren egoerari buruzko hitzaldia
Urtero, irailean, Europako Batzordeko lehendakariak Batasunaren egoerari buruzko hitzaldia egiten du Europako Parlamentuaren aurrean. Lehendakariak izan diren lorpenen balantzea egiten du, eta etorkizunerako duen ikuspegia azaltzen du.
Hitzaldiaren ondoren, osoko bilkurak eztabaidatzeari ekiten dio. Horrek abian jartzen du Europako Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin izan beharreko elkarrizketa, Batzordearen 2023ko lan programa prestatze aldera. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak Batasunaren egoerari buruzko bere hirugarren hitzaldia eginen du 2022ko irailaren 14an.