Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren esparruan irregulartasunak («Whistleblower Tool») salatzeko tresna bat jarri du martxan Europako Batzordeak. Tresnak kanal seguru eta konfidentzial bat emanen du, Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren eremuko ustezko arau-hausteen berri eman dezaten zuzenean pertsonek EBko AAren Bulegoan, AAri lotutako gaien ezagutza espezializatuen Batzordearen zentroa baita.
Salatzaileek EBko hizkuntza ofizialetako edozeinetan eman dezakete informazioa, edozein formatu egokitan. Oinarrizko eskubideak, osasuna eta konfiantza publikoa arriskuan jar dezaketen lege-urratze posibleak segurtasunez salatzeko aukera ematen du tresnak. Konfidentzialtasun-maila gorena eta datuen babesa bermatzen dira zifratze-mekanismo ziurtatuen bidez. Jarraipen segurua ahalbidetzen du sistemak. Gainera, salatzaileek beren salaketaren prozesuari buruzko eguneratzeak jaso ditzakete eta AAren Bulegoak egindako galdera gehigarriei erantzuteko aukera dute, haien anonimotasuna arriskuan jarri gabe.
Europar Batasunean berrikuntza eta AA sustatzea du xede EBko Adimen Artifizialaren Erregelamenduak, aldi berean pertsonen osasunerako, segurtasunerako eta oinarrizko eskubideetarako izan daitezkeen arriskuak lantzen direla eta demokrazia eta zuzenbide-estatua babesten. Arau-hausteei buruzko informazioa emanez, arazoak fase goiztiar batean detektatzen lagundu diezaiokete AAren Bulegoari, eta, hala, AAko teknologien garapen seguru eta gardena babestuko dute.
Informazio gehiago kontsultatzen ahal duzu online.