Batzordeak “Kulturak Europa mugiarazten du” jarri zuen atzo abian, artistentzako eta kulturako profesionalentzako mugikortasun iraunkorreko programa berria dena, baita banakako mugikortasunerako lehen deialdia ere, Bruselan (Belgika) egindako goi-mailako ekitaldi batean.
“Kulturak Europa mugiarazten du” programa “Europa Sortzailea” delakoaren barnean dago, eta 21 milioi euroko aurrekontua du, guztira, hiru urterako (2022-2025). Horrela, programa berri hori mugikortasun programa handiena da artistentzat eta kulturako profesionalentzat, eta “Europa Sortzailea” programako herrialde guztiei eta programaren “Kultura” kapituluan sartutako sektore guztiei zuzentzen zaie.
EBko erakundeen ordezkariak, alderdi interesdunak eta kultura sektoreko erakundeak izanen dira parte-hartzaileen artean. “Kulturak Europa mugiarazten du” programak kultura eta sormen sektoreetan mugikortasun aukera inklusibo eta jasangarriak izateko premia larriari heltzen dio, eta arreta berezia jartzen du sortzen ari diren artistengan.