Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuak (EIB) akordio bat sinatu dute Sektore Publikorako Mailegu Mekanismoari buruz, horixe baita Bidezko Trantsiziorako Mekanismoaren (MTJ) hirugarren zutabea. Helburua da erraztea Europa klimaren ikuspegitik ekonomia neutro baterantz igarotzeko laguntza handiena behar duten EBko lurralde eta eskualdeetako sektore publikoko erakundeek Batzordearen 1.500 milioi euroko dirulaguntzak eta EIBren 10.000 milioi euroko maileguak jaso ditzaten

Hautagarriak izateko, proiektuek lurralde batzuetan kokatuta egon behar dute edo lurralde horiei onura ekarri behar diete; lurralde horiek dira estatu kideen ustez erregai fosilak eta karbono intentsiboko industriak uzteko erronka handienei aurre egiten dietenak, eta horrela jasota daude beren Bidezko Trantsizioko Lurralde Planetan.

Gehiago irakurri