Europar Batasuna ebazpen judizialei buruzko Hagako Hitzarmenari atxiki zaio gaur. Izan ere, hitzarmen hori tresna garrantzitsua da arauetan oinarritutako merkataritza eta inbertsio multilateralak  errazteko

Hitzarmenak arlo zibileko eta merkataritza arloko ebazpen judizialak aitortzeko eta betearazteko baldintzak ezartzen ditu, kontsumitzaileek egindako kontratuak eta lan kontratuak barne, baita horiek baliogabetzeko arrazoi posibleak ere. EBren atxikipenak segurtasun juridikoa eta aurreikusgarritasuna emanen dizkie hainbat herrialdetan, baita EBtik kanpo ere, lan egiten duten Europako enpresei.

Gehiago irakurri