«Baserritik mahaira» estrategiaren esparruan EB elikadura sistema jasangarrietarantz abiatzea bultzatzeko eta pestizida kimikoen erabilera murrizteko, Batzordeak arau berriak onartu ditu gaur, produktu fitofarmazeutiko biologikoen eskuragarritasuna handitzeko, estatu kideetako laborantza eremuetan erabil daitezen.

Arau berriek lagunduko dute mikroorganismoak produktu fitofarmazeutikoen osagai aktibo gisa erabiltzea baimentzen, eta EBko nekazariei aukera gehigarriak emanen dizkiete, produktu kimiko horien ordez, alternatiba jasangarriagoak ezartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure dokumentua: galderak eta erantzunak.

Gehiago irakurri