Abuztuaren 12an, ostirala, epea ireki zen POCTEFA 2014-2020 programaren emaitzak aurkezteko ekitaldian parte hartuko duten proiektuak bozkatzeko. Ekitaldia Bilbon izanen da, urriaren 4an eta 5ean

Eman botoa gehien gustatzen zaizkizun POCTEFA proiektuei, ekitaldian parte har dezaten eta beren emaitzak aurkeztu eta ikus-entzuleen aurrean mugaz haraindiko lankidetzako beren esperientziak konta ditzaten. Ekitaldian parte hartu nahi duten proiektuek proiektuaren aurkezpen bideoa igorri dute, Bilboko topaketan zergatik parte hartu nahi duten azaltzeko. Boto gehien lortzen dituzten bideoak ekitaldian parte hartzeko hautatuko dira.

Abuztuaren 12tik 26ra bitartean proiektuen bideoak bozkatzen ahalko dira. Norberak nahi adina bideo bozka ditzake, baina behin bakarrik sar daiteke bozketa sisteman.

Botoa emateko, urrats hauek egin behar dira:

  • Gmaileko posta kontu bat izatea
  • Esteka honetan sartzea: https://forms.gle/x5ALKcE5woWvAqXm9
  • Proiektuen bideoak bozkatzea. Nahi adina bideo bozka daitezke (ez dago mugarik), baina garrantzitsua da gogoratzea behin bakarrik sar daitekeela bozketa sisteman.

Gehiago irakurri