Erregimen totalitario eta autoritario guztietako Biktimak Oroitzeko Europako Egunaren bezperan, Von der Leyen lehendakariak honako adierazpen hau egin du:

«Abuztuaren 23an, ohoratzen dugu erregimen totalitario eta autoritarioetako biktimen memoria, bai Europan, bai Europatik kanpo. Abuztuaren 23 batean sinatu baitzen, duela 83 urte, Molotov-Ribbentrop Ituna, garrantzi berezikoa. Aurten, Putinek berriro ekarri ditu Europara gerraren izugarrikeriak, eta, horiekin batera, ohartarazi du ez dugula bakea ziurtzat eman behar. Iraganeko memoria mingarria ez da urruneko oroitzapena, oihartzuna aurkitu baitu Errusiak Ukrainaren aurka egindako legez kanpoko eta justifikaziorik gabeko gerran. Iraganean bidegabekeriari aurre egin ziotenen ausardiak inspiratzen digu, eta gaur berriz ere hala egin behar duten gizon eta emakume ugariekiko errespetua eta babesa adierazten ditugu. Ukrainako herria bere bizitza ematen ari da gure Batasunaren oinarri diren balioak babesteko. Gaur, inoiz baino gehiago, Estatuak kontrolatzen duen Errusiako propagandaren aurka gaude. Propaganda horrek historia desitxuratzen du, konspirazioa zabaltzen du eta haren aurka daudenak zigortzen ditu. Irmotasunez jarraituko dugu desinformazioaren aurka egiten dugun lanean, eta saiatuko gara totalitarismoaren aurka borrokatu direnak ez ahazten». Adierazpen osoa hemen dago eskuragarri