Batzordeak jarraibide batzuk argitaratu zituen atzo, abuztuaren 3an, agintari nazionalei eta ukitutako enpresei laguntzeko EBko arauak aplikatzen, tratatutako hiriko hondakin-urak nekazaritzako lurrak ureztatzeko modu seguruan berrerabiltzeari dagokionez

Ura berrerabiltzeari buruzko Erregelamenduak, 2023ko ekainetik aurrera aplikatzekoa denak, gutxieneko betekizunak ezartzen ditu uraren kalitatearen, arriskuen kudeaketaren eta kontrolaren arloan, uraren berrerabileraren segurtasuna bermatzeko. Gainera, lur gaineko eta azpiko uren gaineko presioa murrizten du eta uraren kudeaketa eraginkorragoa sustatzen du, Europako Itun Berdearen helburuekin bat etorriz. Era berean, Batzordeak Industria-emisioei buruzko Zuzentaraua berrikusteko proposatu du berriki. Proposamen horrek ur-kontsumo eraginkorragoa sustatzen du industria-prozesu guztietan, bereziki ura berrerabiliz. Halaber, ura berrerabiltzea erraztea izanen da Batzordeak Hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzko Zuzentaraua berrikusteko eginen duen hurrengo proposamenaren helburua.

Gehiago irakurri