Europako Batzordea izen bila dabil EBko Espazio Programaren osagai berrienarentzat; bere hirugarren «ekimen enblematiko» espaziala izanen da, Galileo eta Copernicusen arrakastaren ondoren
Asmo horrekin, Defentsa eta Espazio Industriako Zuzendaritza Nagusiak izenen lehiaketa jarri du martxan udaren hasieran, EBko espazio proiektu horretan interesa duten Europako eta Afrikako goi-mailako ikasleei zuzendua. Espazio sistema berri horrek komunikazio zerbitzu seguruak eskainiko ditu Europan, Afrikan eta mundu osoan. Beraz, izenak konexio-sistema horren berrikuntza teknologikoa eta haren anbizio politikoak islatu behar ditu.
Thierry Breton eta Mariya Gabriel komisarioen babesarekin egiten da lehiaketa, eta hurrengo bideo-mezuak grabatu dituzte parte-hartzaileentzat, lehiaketan parte hartzeko argibideak emate aldera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzu lehiaketaren webgunea: EBko Espazio Programaren izenen lehiaketa
Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte luzatu da.