Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak ekarri duen Europako parte-hartze prozesua amaitu ondoren, ez da ezagutzen nola hartuko diren kontuan Konferentziaren esparruan egindako ekarpen guztiak.

Ekainaren 17an, Batzordeak komunikazio bat egin zuen, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak egindako 49 proposamenen hasierako azterketa azaltzeko. Hartan, gardentasunez adieraziko da proposamen bat dagoeneko onartu den, izapidetzen ari den edo ekimen berri bat den.

Komunikazioak, halaber, Batzordeak herritarren parte-hartzea hobetzeko hartu beharreko jarraibideak ezarriko ditu, Konferentzian ikasitako irakaspenetan oinarrituta.

Bestalde, eta Europaren Etorkizunari buruzko KonferentziakTratatuak aldatzera behartuko ote duen eztabaidatzen denez, Europako Parlamentuak ebazpen bat eman du, Europako Kontseiluari eskatzeko tratatuak berrikusteko prozesua has dezala.