EUROPE DIRECT Nafarroatik “Hablamos de Europa” (Europaz hitz egiten dugu) aurkezten dugu, Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako Ministerioaren Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzak kudeatutako Europari buruzko informazio ataria. Webgune honetan, EBri buruzko gaurkotasuna, haren funtzionamenduari eta eraikuntzari buruzko informazio xehea eta Espainiak zein autonomia erkidegoek Europar Batasunean jokatzen duten rola kontsultatzen ahalko dituzu.
Gainera, webgune horren barnean, EBko erakundeetako enplegu eta praktikaldietarako eskaintzen buletina argitaratzen da. Bertan, honako hauek aurkituko dituzu:
- Oposizioetarako deialdiak
- Aldi baterako agenteen edo kontratu bidezko agenteen enplegua
- Zuzendaritza langileentzako enplegua
- Ikerketa zentroetan aritzeko enplegua
- Unibertsitateko gradudunentzako praktikaldiak