Kontseilu Europarrak Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso gerraren alderdi desberdinak eztabaidatu ditu, eta Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzeko konpromiso irmoari eutsi dio, Ukrainiari laguntzeko Errusiaren erasoaren aurka dagokion bidezko defentsarako eskubidea gauzatzen eta, orobat, bere lurralde osotasuna eta subiranotasuna defendatzen.
Gainera, Ukrainaren, Moldaviako Errepublikaren eta Georgiaren ikuspegi europarra eztabaidatu zen. Ondorioztatu zen herrialde horien eta haien herritarren etorkizuna Europar Batasunean dagoela eta, horrenbestez, EBko kide izateko herrialde hautagaien estatutua aitortu zitzaien Ukrainari eta Moldaviako Errepublikari, eta, era berean, Mendebaldeko Balkanak EBra batzeko ikuspegiarekiko konpromiso osoa eta eztabaidaezina adierazi zen, eta EBko kide izateko prozesua bizkortzeko eskatu.