Europako Batzordeak, EBko estatuen laguntzei buruzko arauei jarraikiz, Espainiak eta Portugalek proposatu duten 8.400 milioi euroko neurri bat onetsi du. Neurriak elektrizitatearen handizkako prezioak murriztuko ditu merkatu iberikoan (MIBEL), erregai fosilez elikatutako zentral elektrikoen intsumoen kostua murriztuz.

Neurria Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren («EBFT») 107. artikuluko 3. apartatuko b) hizkiari jarraikiz onetsi da, Espainiako eta Portugalgo ekonomiak asaldura larria jasaten ari direla aitortuta. Neurria bat dator energiaren horniduraren segurtasunari eta prezio eskuragarriei buruzko Batzordearen Komunikazioarekin, bai eta Europako Kontseiluaren ondorioekin ere (biak 2022ko martxokoak). Haietan aipatzen da larrialdiko aldi baterako neurriak hartzeko aukera, enpresen eta kontsumitzaileen mesederako elektrizitatearen merkatuaren eskurako prezioak murrizteko, betiere merkataritza-baldintzei interes komunaren aurkako neurri batean eragiten ez badiete.

Gehiago irakurtzeko