Batzordeak begi onez hartu du Europako Parlamentuaren eta EBko estatu kideen artean atzo erdietsiriko behin-behineko akordio politiko bizkorra, Batzordeak karga-irtenbide bateratuari buruz 2021eko irailean onetsi zuen proposamenaren inguruan.
2024tik aurrera, USB-C karga-ataka bat izan beharko dute mota hauetako gailu berri guztiek: telefono mugikor eramangarriak, tabletak, kamera digitalak, bideo-kontsola eramangarriak, kaskoak, aurikularrak, bozgorailu eramangarriak, irakurgailu elektronikoak, teklatuak, saguak, nabigazio sistema eramangarriak eta miniaurikularrak. Ordenagailu eramangarriek 2026ra arteko epea izanen dute egokitzeko. Merkatu bakarraren boterea aprobetxatuz, egitekoak diren arau berri horiek baliabideak eta CO2 aurreztea ekarriko dute, eta, aldi berean, berrikuntza teknologikorako bidea emanen dute.