Europar Batasunak atzo berretsi zuen Nazio Batuen Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako Herri lan eta Larrialdietarako Erakundearen bazkide tradizional, sendo eta fidagarria dela, baita funtsen emaile handienetako bat ere
Europako Batzordeak 261 milioi euroko laguntza onetsi du, urte anitzeko ekarpen gisa, bermatu nahirik UNRWA erakundeak errefuxiatu palestinarrei funtsezko zerbitzuak emateko finantza-baliabideak izanen dituela. 1971z geroztik, Europar Batasunaren eta UNRWAren arteko elkarlan estrategikoak helburu amankomun bat du oinarri: errefuxiatu palestinarren premia humanitarioak, garapenekoak eta babes arlokoak sustengatzea eta, orobat, Ekialde Hurbilaren egonkortasuna bultzatzea.
Argibide gehiago duzu informazio-fitxa honetan