Europar Batasunarekin duzun tokiko harremanetarako gunea gara Nafarroan.
EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroa Europako Batzordearen EUROPE DIRECT informazio-zentroen sarearen parte da, eta sare hori estatu kide guztietan dago. Gure helburua Europar Batasuna Nafarroako herritarrengana hurbiltzea da: haren politikak, programak eta lehentasunak, bai eta eskaintzen dituen aukerak ere.
Zentroa Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du, Europako Proiektuen Bulegoaren bidez.
Zer egiten dugu
- Europar Batasunari buruzko informazioa ematen dugu eta zure kontsultei erantzuten diegu.
- Hitzaldiak ematen ditugu eta ikastetxeekin eta gazteekin lan egiten dugu.
- Jarduerak eta ekitaldiak antolatzen ditugu, hala nola Europako Astea Nafarroan.
- Europako albisteak eta EBren finantzaketa-aukerak zabaltzen ditugu.
EGOITZA
- Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1. — 31003 Iruña - T. 848 433 477