Skip to main content

Europako Gazte Zinemaren Zikloa, Nafarroako Europako Astearen barruan programatutako ekimenetako bat, joan den larunbatean, maiatzak 7, hasi zen, berrogeita hamar bat lagunek La Ola (Die Welle, 2008) film alemaniarra ikusteko izena eman zutelarik. Proiekzioa Civivox Condestable aretoan egin zen eta bere aurkezpenean Alberto Cañada Filmategiko presidenteak, Sergio Pérez Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak eta José Félix Collazos errealizadore, gidoilari eta zinema kritikariak parte hartu zuten.

Sergio Pérezek, bere hitzaldian, Europako Gazte Zinemaren Zikloaren ekimena, datorren maiatzeko hiru larunbatetan jarraipena izango duena, 2022an Gazteen Europako Urtea ospatzearekin lotu zuen. «Ziklo honetarako gai batzuk aukeratu ditugu (totalitarismoak, sexu-aniztasuna edo bullyinga), gure ustez oso garrantzitsuak eta gaurkotasun handikoak direnak», azaldu zuen. Bestalde, Pérezek Europako Astea Nafarroan-ek dituen helburuak aipatu zituen. Ildo horretan, adierazi zuen bere arloaren asmoa proiektu honekin europar sentimendua txertatzea dela, bai SINAIko (Nafarroako I+G+b sistema) enpresetan, eragileetan, eta erakundeetan, bai Nafarroako herritarrengan oro har.

 

José Félix Collazosek, bere aldetik, La Ola aurkeztu zien bertaratutakoei, ikuspuntu zinematografiko batetik. 2008ko film alemaniar arrakastatsuena izan zela gogorarazi zuen, eta urte batzuk lehenago Kalifornian gertatutako benetako gertaera bat islatzen duela. Hala ere, denbora asko igaro den arren, Collazosek esan zuen gure gizartean oso presente dagoen gai bat kontatzen duela, Europan gertatzen ari den eskuin muturraren gorakada dela eta. Era berean, Kondestablean zegoen publikoari azaldu zion nola, bere ikuspuntutik, industria amerikarrak egiten dituzten eta Europako ekoizpenen artean istorio bati heltzeko modu desberdinak ikus daiteke.

Filmak maiatz osoan zehar

Estreinaldi honen ondoren, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean antolatutako Europako Gazte Zinemaren Zikloak larunbat honetan, maiatzak 14, jarraituko du 120 pulsaciones por minuto (120 battements par minute, 2017) filmarekin. Programa maiatzaren 21ean eta 28an osatuko da Un pequeño mundo (Un Mond, 2021) eta Stop-Zemlia (2021) film ukrainarrarekin, hurrenez hurren. Proiekzio guztiak 19:00etan izango dira Civivox Condestable aretoan.

 

Leave a Reply