Maiatzaren 4tik 9ra
EUROPAKO ASTEA
#NavarreInEurope
#EuropeDirectNA
DINAMIKA
Europako Astean parte hartu nahi duten kolektiboek, erakundeek eta norbanakoek beren kabuz ekintzak antolatuz, ekitaldi horiek proposatu ahal izango dizkiote gai europarrei buruzko informazio-bulegoari: Europe Direct Navarra/Nafarroa.
Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak Europa etorkizunerako gai garrantzitsuei buruzko eztabaida bultzatzeko interesgarritzat jotzen dituen ekintza eta ekimenen antolaketan lagunduko du, eta horien ospakizunari buruzko informazioa zabalduko du.
Ekitaldien ospakizunerako gomendatutako gaiak honako hauekin bat datoz: EBren 2019-2024 aldirako lehentasunak:
1. Oparotasun eta lehiakortasun iraunkorrerako plan berri bat Europan
4. Gure bizi-kalitatea zaintzea: elikadura-segurtasuna, ura eta natura
5. Gure demokrazia babestea, gure balioak defendatzea
6. Europa globala: gure boterea eta elkarteak aprobetxatzea
7. Elkarrekin emaitzak lortzea eta gure Batasuna etorkizunerako prestatzea

