Skip to main content

Europako zinema garaikidea: Mendiko emakumea

Europako zinema garaikidea: Mendiko emakumea

Europako zinema garaikidea: Mendiko emakumea

84 84 people viewed this event.

Mendiko emakumea (Kona fer í stríð, Islandia, Ukraina, Frantzia, 2018)

Zuzendaria: Benedikt Erlingsson

Gidoia: Ólafur Egilsson, Benedikt Erlingsson

Argazki-zuzendaritza: Bergsteinn Björgúlfsson (C)

Musika: David Thor Jonsson

Aktoreak:           Halldóra Geirharðsdóttir, Davíð Þór Jónsson, Magnús Trygvason Eliasen, Ómar Guðjónsson, Jóhann Sigurðarson

Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa islandieraz eta ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin

Iraupena: 101 minutu

Berrogeita hamar urte dituela, Halla kantu-irakasleak gerra deklaratu dio aluminioaren tokiko industriari, bere herrialdea kutsatzen ari baita. Horretarako, askotariko arriskuak hartuko ditu, Islandiako ingurumena babesteko xedez. Hala ere, ezusteko gutun batek egoera aldaraz lezake, haren bidez baimena ematen baitiote, azkenean, neskato bat adoptatzeko izapideak abiarazteko.

Mendiko emakumea (Woman at War ere deitua) izeneko film islandiarrak komediaren, dramaren eta thrillerraren elementuak batzen ditu. Askok filmaren originaltasuna eta sormen narratiboa nabarmendu dute, eta goraipatu egin dute gai sozial eta politikoei modu inteligentean eta entretenigarrian heltzeko duen gaitasuna.

Film hau zenbait festibaletan hautatu eta saritu dute; besteak beste, Cannes-eko Zinemaldian, non Nazioarteko Kritikaren Saria (FIPRESCI) irabazi baitzuen Kritikaren Astearen atalean. Halaber, Europako Parlamentuaren LUX Saria irabazi zuen 2018an.

Aurkezlea: Iñaki Armendáriz

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da web-orrian edo Kondestablearen jauregian.

Antolatzailea: EUROPE DIRECT Nafarroa, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan

Additional Details

Antolatzaile -

Modalidad del evento -

To register for this event email your details to victorrodrigo@navarracapital.es

Register using webmail: Gmail / AOL / Yahoo / Outlook

 

Data eta ordua

04-05-2024 — 19:00
 

Kokapena

 

Ekitaldi mota

 

Kategoria

Partekatu