Beste bultzada bat Europako demokraziari

Europako Astea Nafarroan, 2019-2024 aldirako Europako Batzordeak ezarri zituen lehentasunezko sei politiken inguruko ekitaldiak antolatuko dira. ‘Beste bultzada bat Europako demokraziari’, Europako herritarren parte-hartze demokratikoa sustatzera bideratutako lehentasuna da, gure demokrazia babestea kanpoko esku-sartzeen aurrean.

Ana Ollo, Nafarroako gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak bideo honetan Nafarroako eta Europako politikak arlo horretan nola kokatzen diren azaltzen digu.

Europa sendoagoa munduan

Europako Astea Nafarroan, 2019-2024 aldirako Europako Batzordeak ezarri zituen lehentasunezko sei politiken inguruko ekitaldiak antolatuko dira. Horietako bat da ‘Europa indartsuago bat munduan’, EB-k munduan duen ahotsa indartzera zuzendutako lehentasuna, multilateralismoa eta arauetan oinarritutako mundu ordena defendatuz.

Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzaren zuzendari nagusiak bideo honetan Nafarroako politikak Europakoekin esparru horretan nola uztartzen diren azaltzen du.

Pertsonen zerbitzurako ekonomia bat

En la Semana de Europa en Navarra se organizarán actos en torno a las seis políticas prioritarias que marcó la Comisión Europea para el periodo 2019-2024. Una de ellas es ‘Una economía al servicio de las personas’, una prioridad dirigida a que crear en Europa un entorno de inversión más atractivo y un crecimiento que cree empleos de calidad, especialmente para los jóvenes y las pequeñas empresas.

IgnacioUgalde, presidente de ANEL, Asociación de empresas de EconomíaSocial de Navarra, introduce las políticas europeas puestas en marcha en el ámbito de la economía social y explica la labor de las instituciones navarras en esta materia.

Europako Itun Berdea

Europako Astea Nafarroan, 2019-2024 aldirako Europako Batzordeak ezarri zituen lehentasunezko sei politiken inguruko ekitaldiak antolatuko dira. Horietako bat ‘Europako Itun Berdea’ da, Europa klimatikoki neutroa den lehen kontinentea izatera bideratutako lehentasuna, ekonomia baliabideen erabileran eraginkorra eta modernoa bilakatuz.

NataliaBellostas INTIAko (Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) zuzendari gerenteak #Europar Batasunetik abiarazitako jarduera-ildoak azaltzen dizkigu. Era berean, Nafarroatik trantsizio ekologikoaren helburuak lortzen nola ari garen laguntzen eta hori lortzeko Europatik zer mekanismo ematen dizkiguten erakusten digu.

Europako bizimodua

Europako Astea Nafarroan, 2019-2024 aldirako Europako Batzordeak ezarri zituen lehentasunezko sei politiken inguruko ekitaldiak antolatuko dira. Horietako bat da ‘Gure Europako Bizimodua Sustatzea’, Europak Zuzenbide estatua babesteko bideratuta dagoen lehentasuna da, EBko justizia eta funtsezko balioak defendatzeko.

Tania Ruivok, Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakariordea, hurrengo bideoan Europako bizimodua definitzen duten balio nagusiak azaltzen ditu, baita gure gazteek hori babesteko zer egin dezaketen ere. Gainera, Europan integratzeko proiektua gazteei hurbiltzeko asmoarekin Nafarroan abian jarritako ekimen nagusiak azaldu ditu.

Aro Digitalera moldaturiko Europa

Europako Astea Nafarroan, 2019-2024 aldirako Europako Batzordeak ezarri zituen lehentasunezko sei politiken inguruko ekitaldiak antolatuko dira. Horietako bat da ‘Aro Digitalera Egokitutako Europa’, teknologia belaunaldi berria duten pertsonak gaituko dituen EBren estrategia digitala diseinatzera bideratutako lehentasuna.

Humberto Bustince, Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedraduna (NUP) eta Sistema Difusoen Nazioarteko Elkarteko presidentea, Europar Batasunak digitalizazioaren arloan abian jarri duen estrategia azaltzen du bideo honetan. Gainera, Nafarroak arlo horretan dituen aukera eta erronka nagusiak azaltzen ditu.