Loading Events
This event has passed.

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak onetsi du toki erakundeei eta entitate sozialei dirulaguntzak emateko deialdia, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko 2023an.  Deialdiari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren atariko izapideen katalogoaren fitxan dago eskuragarri

Laguntza deialdi horretan interesa duten toki erakunde guztiak gonbidatuta daude web-mintegi batean parte hartzera, han azalduko baita deialdia, eta ondoren galderak egiteko aukera egonen baita. Ekitaldia otsailaren 2an izanen da, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Web-mintegirako sarbidea izateko, aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan:

Izen ematea

Egitaraua

10:00-10:05.

Jardunaldiaren aurkezpena:

Sergio Perez García, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia eta Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko jarduneko burua

Moderatzailea: Pedro Pellejero Goñi, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.

 

10:05-10:15. Mugaz gaindiko lankidetzaren 2023ko deialdia.

Marina Roncal Delgado, Eskualdeen Arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Ataleko burua.

 

10:15-10:30. 2022ko deialdiaren esparruan finantzatutako hiru esperientzia:

Garraldako Udala

Uharte Arakilgo Udala

Ilundain Haritz Berri fundazioa

 

10:30-11:00 – Galderetarako tartea

11:00 – Jardunaldiaren amaiera