
upfront! Young European Video Award
22/02/2022 - 23/02/2022
Bigarrenez dator Upfront! saria eta oraingoan bake mentala hartuko du ardatz, hots, erlaxamendua, barne-bakea. Bakea ezbaian zegoen garai batean, Europar Batasuna sortzea proposatu zen, honen alde egiteko hain zuzen: tirabirak arindu eta mugen barnean bakea lortzea. Interes nazionalak lotzean eta mugez haraindiko mendetasunak ezartzean, oinarriak jarri ziren garrantzi handiko zerbaitetarako: deus ere ez gertatzeko.
Harrezkero, Europar Batasunak gai aunitzetan lasaitu nahi izan ditu gure buru eta gogoak: izan elikadura-segurtasuna, izan entxufe estandarizatu bat paretan. Kasu gehienetan, apalagoak izan dira lorpenak: moneta bakarra estatu guztietan eta katramila gutxiago Europako barneko mugak zeharkatzeko oporretan.
Nolanahi ere, arazoz beteriko garai honetan, munduaren beraren egoera korapilatsua denean, eta gizakien kontrako basakeriak gero eta ohikoagoak direnean, egia ote lasaitasuna besterik ez dugula behar?
-Gaiari buruzko bideoak: “Peace of mind” (barne-bakea, gogo-bakea, lasaitasuna)
Bideoak: geh. 15 minutu
– Azken eguna: 2022ko otsailaren 22a
-Parte-hartzaileak: 16 eta 26 urte arteko europar gazteak
– Sariak: 500 eta 1.500 euro arteko sariak
– Sariak emateko ekitaldia: 2022ko maiatzaren 7an, Düsseldorf-en (ekitaldi hibridoa)
– Webgunea: https://www.upfront-award.eu/
– Sarien aurkezpena, testua eta irudiak (DE, EN, FR, IT, ES): https://upfront-award.eu/graphic-download/