Loading Events
This event has passed.

Martxoaren 8an, asteazkenean, POCTEFA 2021-2027 programa abiarazteko ekitaldia eginen da.  Honako hauen berri emanen da: programaren berritasunak, lurraldeak dituen erronkak, eta programa berriaren proposamenak, erronkak mugaz  haraindiko lankidetzaren bidez konpontzeko.

Bilera horretan zehatz-mehatz azalduko dira helburuak, lurraldea, EGEF zuzkidura, proiektuen lehen deialdia, SIGEFA berria eta lehentasunak, aldi berri horrekin lotutako beste gai batzuen artean.

Ekitaldia aurrez aurre eginen da, baina online ikusteko aukera ere egonen da.

Ekitaldira bertaratzeko plazen kopurua mugatua da, eta izena emateko epea martxoaren 7an amaituko da, 14:00etan.

Ekitaldia baino egun batzuk lehenago, izena eman dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute, ekitaldia ikusteko informazio gehiago duena.

Argibide gehiago eta izena ematea