
NEXUS | ADITECH
10/11/2022 | 10:15 - 15:15
NEXUS ekitaldi berezia da, eta haren helburua da I+G+b arloak Nafarroan duen potentziala eta Europara jauzi egiteko aukera aztertzea. ADItech erakundeak antolatu du eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du.
Europako proiektu handietako hainbat ordezkarik hitzaldiak emanen dituzte. B2B saioak egonen dira goiz osoan, programarekin batera, baita topaketa esklusiboak eta saio interaktiboak lehen mailako hizlariekin ere.
Ezagutu Europako hainbat sektore estrategikotako proiekturik interesgarrienetako batzuk. Europako proiektu horiek S4 Nafarroaren barnean daude, eta egungo gaien adibide dira, hala nola hidrogenoa, mugikortasun autonomoa, sistema robotikoak, garuneko eritasunak, panel fotovoltaikoen birziklapena, nekazaritza biodibertsitatean aberatsak diren balio-kateak eta askoz gehiago.
Egitaraua
08:45 – 09:15 Erregistroa
Ciudadela aretoa
09:15 – 09:30 Ongietorria Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria.
Ciudadela aretoa
09:30 – 10:00 Ekitaldiaren hasiera Aditech.
Ciudadela aretoa
10:00 – 11:00
- saio paraleloa: energia berdearen industria
- saio paraleloa: medikuntza pertsonalizatua
10:00 – 13:45 B2B bilerak
11:00 – 11:30 Kaferako atsedenaldia
11:30 – 12:30
- saio paraleloa: elikadura osasungarria eta jasangarria
- saio paraleloa: mugikortasun elektrikoa eta konektatua
12:30 – 13:45
- saio paraleloa: trantsizio ekologikoa
- saio paraleloa: trantsizio digitala
13:45 – 14:00 SIC bonuen deialdiaren aurkezpena. Esperanza Aristu, Nafarroako Gobernuko S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzukoa
14:00 – 14:15 Ekitaldiaren amaiera Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia.
14:15 – 15:00 Bazkarirako atsedenaldia
Argibide gehiago eta inskripzioak