Loading Events
This event has passed.

Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritzak antolatu du (Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia), eta apirilaren 21ean izanen da, ostiralean, 11:00etan.

Saio horren bidez, informazioa eman nahi da “Greenwashing”i buruz: marketin berdearen praktika hori oso zabaldua dago, eta erantzukizun ekologikoaren irudi engainagarria sortzen du. Halaber, Europako Batzordearen erreklamazio ekologikoei buruzko zuzentarau berriaren proposamenaren berri emanen da. Informazio zehatza eman nahi da Europako Batzordeak arlo horretan aurreikusitako neurri eta ekintzei buruz, kontsumitzaileen babesa areagotzeko asmoz. Saioan parte hartuko dute bai Europako Batzordeak, bai Nafarroako Gobernuak.

Esteka honetan eman dezakezu izena. Ekitaldiak honako agenda hau du:

 

Agenda

11:00 – 11:05    Erakundeen ongietorria – Jardunaldiaren hasiera

Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria

11:05 – 11:20   Europako green claims-i buruzko zuzentarau berria

Eva Funcken, Europako Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkular, Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarrietako aditua

11:20 – 11:35    Greenwashing desagerraraztea eta kontsumitzaileen babesa hobetzea

Blanca Morales, EEBko (European Environmental Bureau/Europako Ingurumen Bulegoa) EU Ecolabel-erako koordinatzaile nagusia

11:35 – 11:55    Nafarroako politikak, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta Nafarroako kontsumitzaileen belaunaldi berriko eskubideak

César López-Dios, Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria

11:55 – 12:05    Eztabaida eta galderak

12:05 – 12:10    Amaiera

Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia

Moderatzailea: Beatriz Irala, Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritza

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://www.delegacionuenavarra.es/eu/gertaeren-agenda/2023-04-21//green-claims-delakoari-buruzko-europako-zuzentarau-berriarekin-eta-greenwashing-amaitzea.