Loading Events
This event has passed.

Espainiar lehendakaritzaren Europako Jardunaldia.

Europeana Europar Batasunak sustatutako ekimena da, Europar Batasuneko Connecting Europe Facility-k eta Estatu kideek finantziatua. Europeana Fundazioa buru duen partzuergo batek gauzatzen ditu Europeanaren zerbitzuak, Europako Batzordearekin duen zerbitzu-kontratu baten bidez.

Europeanak ondare kulturalean interesa dutenei, profesionalei, irakasleei eta ikertzaileei Europako material historiko kulturalerako sarbide digitala eskaintzen die. Zergatik? Ikuspegi freskoen bidez, hala nola gure historiari eta kulturari buruzko elkarrizketa irekien bidez inspiratzeko eta informatzeko. Gure ondare kultural aberatsaz gozatzeko eta partekatzeko. Eduki berriak sortzeko tresna gisa.

“Accelerating 3D in the common European data space for cultural heritage: Building capacity for 3D” jardunaldi hau (euskaraz: Kultura-ondarerako datuen 3D bizkortzea Europako esparru komunean) Europeana Fundazioak antolatuko du, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioarekin lankidetzan, Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez.

Jardunaldiak 3Da izango du ardatz, eta joan den apirilean Suediako lehendakaritzapean Europako Jardunaldian egindako eztabaidetan oinarrituko da. Oraingoan, ondareko profesionalen gaitasunen garapenaren alderdi batzuk aztertuko ditugu, kalitate handiko 3D datuak sortzeko eta eskuragarri jartzeko kultura-ondarerako Europako datu-esparru bateratuan zein gure sektorean.

Jardunaldiak “Twin it! 3D for Europe ‘s culture “, kultura-ondarearen datu-guneko 3D edukia sustatzeko eta biltzeko kanpainan lagunduko du.

Izen-ematea

Programa