
INTEGRAZIOari buruzko eskualdeko Biltzarra
18/05/2022 | 12:30 - 19/05/2022 | 15:00
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Europako Eskualdeetako Lantaldeak eta CIVEXek atseginez gonbidatzen zaituzte maiatzaren 18an eta 19an Burlatako Kultur etxean eginen den topaketara (Ronda de las Ventas, 1).
Informazioa eta jardunbide egokiak trukatzeko saio horietan aukera izanen dugu migratzaileak harrera-komunitateetan integratzeko modu aktiboan lan egiten duten Europako herri eta eskualde batzuen esperientziak ezagutzeko. CIVEXeko eta Europako Eskualdeetako Lantaldeko agintariek jakitera emanen dute zertan den “Integrazioaren aldeko Hiri eta Eskualdeak” izeneko ekimena; izan ere, plataforma horrek Europako alkateei eta eskualdeetako buruzagiei aukera ematen die migratzaileen eta errefuxiatuen integrazioaren eredu positiboen berri erakusteko, informazio garrantzitsua trukatzeko eta aniztasuna sustatzeko, dibertsitatea balio erantsia baita hiri inklusiboak eraiki eta gizarte-kohesioa bermatzeko.
Maiatzaren 18a, asteazkena
11:30 Ongietorria
María Chivite, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria.
Antje Grotheer (De/PSE), Bremengo (Alemania) Estatuko Parlamentuko lehendakariordea, Migrazio eta Asiloari buruzko Itun Berriari
eta Schengen Espazioaren Gobernantza Berrikusiari buruzko Eskualdeen Europako Batzordeko txostengilea.
Integrazioari buruzko Nafarroako eskualdeko eta tokiko politiken aurkezpena.
Eduardo Santos, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilaria.
Ana Góngora, Burlatako alkatea.
Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria.
12:30 Lehen aurkezpena: Partnership Skåne (Suedia) aurkezpena
Katarina Carlzen, PartnershipSkane-ko zuzendaria: integrazio iraunkorrerako maila anitzeko lankidetza.
Galderak eta erantzunak.
13:30 Janaurrekoa/bazkaria Udal Jauregitxoa. Kale Nagusia, 2.
16:00 Burlatako Udalaren aurkezpena.
Santi Gil-Ibarrola, Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuko Teknikaria: Burlata: kulturen arteko elkarbizitzarako bidea.
16:30 AgroAlhama, itun estrategikoa aurkezpena.
Miguel Aguirre, Fiteroko alkatea Oscar Bea, Cintruenigoko alkatea eta Gorka Garcia, Corellako alkatea: Gizarte-kohesioan aurrera
eginez Alhama ibarrean.
17:00 Hizlariei galderak egiteko txanda.
17:30 Azken oharrak. Jardunaldien amaiera.
Patricia Ruiz de Irizar, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken zuzendari nagusia.
Maiatzaren 19a, osteguna
09:15 Antolatzaileen ongietorria. Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia.
09:45 Sakanako Mankomunitateko Kulturarteko Zerbitzuaren aurkezpena.
David Oroz, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria eta Begoña Cestau, Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuko Gizarte
Hezitzailea. Sakanan(h)itza: Dakarkizuna jasotzen…ongi etorri.
10:15 MATILDE proiektuaren aurkezpena
(Migrazioaren eraginaren ebaluazioa, Europako landa- eta mendi-eremuetan integrazioa eta tokiko garapena hobetzeko)
Nuria Del Olmo-Vicén, Zaragozako Unibertsitateko Gizarte eta Lan Zientzien Fakultateko irakaslea, doktorea: Migrazioaren
eraginaren ebaluazioa, Europako landa- eta mendi-eremuetan integrazioa eta tokiko garapena hobetzeko.
10:45 Galderak egiteko txanda.
11:15 Atsedenaldia – Kaferako etenaldia.
12:00 Pierre Pirarden All of Us dokumentalaren proiekzioa auditorioan. Dokumentalak gure gizarteetako bizikidetzari heltzen dio, eta
beste leku batzuetara emigratzeko erabakia hartu zuten planeta osoko gizon eta emakumeen istorioak erakusten ditu.
13:30 Azken oharrak. Jardunaldien amaiera.
Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia.
Patricia Ruiz de Irizar, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken zuzendari nagusia.