This event has passed.

HERRITARRAK 2030 AGENDAREN AURREAN
11/10/2023 | 09:45 - 14:00
Europako Batzordeak Nafarroa aukeratu zuen, Joint Research Center (JRC) delakoaren bidez, REGIONS2030 “Monitoring the SDSs in the Regions, Filling the Data Gaps” proiektu pilotuan parte hartzeko.
Testuinguru horretan, eta JRCrekin lankidetzan, “HERRITARRAK 2030 AGENDAREN AURREAN” jardunaldia antolatu dugu.
Jardunaldian inaugurazio-hitzaldia izango da, Leire Pajín Garapen Jasangarriko Espainiako Sareko presidentearen eskutik. Ondoren, hiru mahai-inguru izango dira:
- Lehena, Nafarroako GJHen egungo egoerari buruzkoa, eta, horretarako, Federico Martínez-Carrasco Pleite ekonomilaria, Murtziako Unibertsitateko irakaslea eta Ekonomisten Elkargoko GJHei buruzko azterlanaren koordinatzailea, Nuria Osés NUPeko ekonomiako irakaslea eta REGIONS2030 proiekturako Nafarroako GJHei buruzko txostenaren idazlea eta Xabier Velasco NASUVINSA-Lursarekoa, eta Nafarroan 2030 Agenda Ezartzeko Sailarteko Batzordearekin kolaboratzailea izango dira.
- Bigarren mahaian, herritarrek garapen jasangarriarekiko duten konpromisoa sustatzeko estrategiak jorratuko ditugu, eta, horretarako, Cristina Monje politologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslea izango dugu, eta Nafarroako Gobernuaren bi ekimen aurkeztuko ditugu, hala nola Liburutegi Zerbitzuak egindakoa Asunción Maestrorekin eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Garapenerako Lankidetzarako Zerbitzuak egindakoa Inés Jiménezekin.
- Eta azkena komunikabideen paperari buruzkoa, Constanza Nieto jasangarritasunean eta komunikazioan aditua, Ainhoa Piudo eta Sagrario Zabaleta kazetari nafarrak eta Daniel Burgi fotokazetaria bertan direla.
Aldez aurreko izen-ematea ondorengo estekan egin beharko da: https://arcg.is/10O5f80