Loading Events
This event has passed.

EBko politika eta estrategiak zabaltzeko laguntzen deialdiaren esparruan, EBko gaurkotasuneko politikak hedatzeko jardunaldiak antolatu ditu NAGRIFOODek, EUROPE DIRECT Nafarroarekin lankidetzan

Datorren astelehenean, urriak 10, proteina alternatiboei buruzko topaketa bat eginen da. Bertan izanen dira Emanuele Zannini doktorea, Corkeko Unibertsitateko (Irlanda) ikerketako koordinatzaile seniorra eta Protein2Food eta SmartProtein proiektuen arduraduna; The Protein Cluster (Foodvalley NL)* erakundeak online hartuko du parte. Emanuele Zannini doktorea aditu handienetakoa da Europan, proteina alternatiboen arloan, eta esperientzia luzea du, bere azken lanek bermatzen duten bezala.

GAI ZERRENDA

11: 45 Bertaratuei harrera egitea

 

 

 

11:00 Hasiera
  • Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria
12:10 Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren (NAGRIFOOD) aurkezpena
  • Sandra Aguirre, NAGRIFOODeko kudeatzailea
12:20 Europako egungo egoeraren politikak
  • Cindy Schoumacher, Policy Officer – Research/Food 2030, Climate, Circularity and the Bioeconomy – EUROPAKO BATZORDEA
12:35 Aurkezpena eta joerak: THE PROTEIN CLUSTER/THE PROTEIN COMMUNITY
  • Leo Koning/Jeroen Willemsen, Food Valley (Herbehereak)
13:00 Proteina alternatiboei buruzko hitzaldia
  • Emanuele Zannini doktorea, EU Protein2Food eta SmartProtein proiektuen koordinatzailea, Corkeko Unibertsitatea (Irlanda)
13:45 AgriFood EU calls 2022 izeneko proiektuetan lankidetzan aritzeko aukerak
  • Javier Baztarrika, ekimen berritzaileetako CEO
14:00 Jardunaldiaren amaiera

 

Izen-ematea