Loading Events
This event has passed.

Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak gonbidapena egiten dizue Europako Klima Itunaren Espainiako enbaxadoreak ezagutzeko, abenduaren 3an, ostiralarekin, 10:00etatik aitzina.

Ekitaldian enbaxadoreak aurkeztuko dira. Horiek Espainiako ekonomiaren, gizarte zibilaren, zientziaren, energiaren, hezkuntzaren edo toki-administrazioaren ordezkariak dira, eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromiso irmoa dute. Aurkezpenean adieraziko dute zer ikuspegi duten eta zer proposamen egiten dituzten Europar Batasunak datozen urteetan izanen dituen klima-erronken aitzinean, Europaren etorkizunari buruzko eztabaidan ekarpenak egiteko.

Ekitaldia sarean ikusten ahalko da zuzenean, Youtuben, honako esteka honen bidez: https://youtu.be/viNkhqLTwQU