
Europako Elkartasun Kidegoa: deialdi berria
23/02/2022 - 24/02/2022
Europako Batzordeak 2022rako proposamenen deialdia abiarazi du Europako Elkartasun Kidegoaren esparruan.
Deialdiak aukera ugari eskaintzen dizkie gazteei tokian bertan elkartasuna sustatzen duten proiektu inspiratzaile eta motibatzaileetan parte hartzeko. Europako Elkartasun Kidegoaren bitartez, gazteek aukera izanen dute ekintza solidarioetan parte hartzeko lehentasunezko eremuetan, hala nola klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa, trantsizio digitala, gizarte-inklusioa, Europako kultura-ondarea babestea, bizimodu osasungarriak sustatzea eta 2022ko Gazteen Europako Urtea abian jartzea. Lehenengo aldiz, Europako Elkartasun Kidegoaren 2022ko deialdiak Laguntza Humanitarioko Europako Boluntarioen Kidegoa ere barne hartzen du. 2022an ia 139 milioi euro bideratu ziren jarduera solidario horietara. Deialdiaren epeak 2022ko otsailaren 23tik urriaren 4ra bitartekoak dira, jarduera motaren arabera.