Loading Events
This event has passed.

Ikertzailea zara eta mugaz haraindiko lankidetza interesatzen zaizu? Buruan duzun proiekturako bazkideak behar dituzu? Interesatzen zaizu ikerkuntza finantzatzeko deialdien berri izatea? Eman izena Donostian martxoaren 2an izanen den ekitaldirako; 14:30etik aurrera Kursaalen eginen da.

Aldi berean, unibertsitateetako mugikortasun-kudeatzaileek aukera izanen dute unibertsitateen arteko sinergiak aurkitzeko, ikasleak eta praktikak mugitze aldera. Foro horrek Euroeskualdeko unibertsitateen lankidetzarako estrategia ofizialki aurkezteko ere balioko du.

Jardunaldiak lan-programa bat izanen du, hainbat mailatan:

14:00: Parte-hartzaileei harrera eginen zaie

14:30: Jardunaldia irekiko dute kontseilariek:

  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
  • Juan Cruz Cigudosa, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria
  • Gérard Blanchard, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluan goi-mailako hezkuntzaren eta ikerketaren ardura duen lehendakariordea

15:00: Euroeskualdeko unibertsitateen arteko lankidetzarako estrategiaren aurkezpena

15:30: Unibertsitate-pitcha

16:30: Kafea

17:00: Hiru saio paralelo

  • Errektoreak moderatzailearekin bilduko dira
  • Mugikortasun eta ikerketako unibertsitate-langileen topaketak
  • Ikasleen mugikortasunari eta praktikei buruzko bilera

18:00: Ondorioak eta itxiera.

18:30: Koktela

Izena emateko esteka