Loading Events
This event has passed.

NUPek antolatu eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako prestakuntza hori Nafarroako hainbat eragile sozioekonomikok Europar Batasuneko programetan enpresen eta beste erakunde batzuen kualifikazioa hobetzeko adierazi duten beharretik sortu da.

Azken helburua, Nafarroako Gobernuarekin partekatua, erakunde horiek programa horietan duten parte-hartzea hobetzea da. Proposamenaren aukera eta egokitasuna nabarmena da Horizon Europe, Digital Europe, CERV, Life edo EU 4 Health programak kontuan hartuta.

Helburuak:

Europar Batasuneko egitura eta politika nagusiak zehatz-mehatz ezagutzea.
Europako proiektuen partaidetza-, aurkezpen- eta kudeaketa-prozesuei buruzko kualifikazio teknikoa ematea ikasleei, eta horretarako dauden tresnak eta plataformak ezagutaraztea.
Parte-hartzaileei gaitasuna ematea erakundearen jarduerarako egokienak diren urte anitzeko 2021-2027 Finantza Esparruko programak identifikatzeko eta diruz lagun daitezkeen ideiak sortzea sustatzeko.
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren proiektu europarren kudeatzaileek Europako proiektuetan eta komunitatean parte hartzea erraztuko duen lankidetza-ingurunea eta lan-sarea eskaintzea.
Izena emateko epea

2024/08/30

EMAN IZENA HEMEN KLIK EGINEZ

Agiri hauek erantsi beharko dituzu:

– Unibertsitate-titulua
– Curriculum vitaea
– NANaren edo pasaportearen fotokopia
– B2 ingeles-ziurtagiria edo goragokoa (izanez gero)

Ikastaroan onartua izan den edo ez posta elektroniko bidez jakinaraziko da. Onarpen-postan plataformara sartzeko esteka emango da, eta bertatik formalizatu beharko da matrikula eta ikastaroaren zenbateko osoa ordaindu, kreditu-/zordunketa-txartelaren bidez. Izena emateko eta matrikula egiteko prozesuan arazorik izanez gero, jarri harremanetan Daniel Pérez Oliterekin (telefonoa: 948168942/email: daniel.perez@unavarra.es).

Ikastaroan parte hartzeko, unibertsitateko titulu bat eduki behar da. Programaren zuzendaritza akademikoak hautatuko ditu onartutako pertsonak, izena eman duten hurrenkeraren arabera. Gainera, lehentasuna emango zaie B2 ingeles-maila egiaztatua dutenei. Enpresa edo erakunde bereko parte-hartzaileen gehieneko kopurua 4 pertsonakoa da.

Informazio gehiago