Loading Events
This event has passed.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak abian jarri du Energia Komunitateen  Biltzar Europarraren bigarren edizioa, zeina urtarrilaren 24an eta 25ean gauzatuko baita Iruñean.

Biltzar horrek energia komunitateei eta trantsizio energetikoa bizkortzeko duten zeregin garrantzitsuari buruzko informazio eta eztabaida foroa izan nahi du.

Sektore publikoko eta pribatuko adituen arteko topaketa izanen da, eta Europan, estatuan eta eskualdeetan garatutako ekimen aitzindariak erakutsiko ditu. Halaber, energiaren kudeaketa eredu hori bultzatzeko baldintza sozial, legal, ekonomiko eta teknologikorik erabakigarrienak azpimarratuko dira.

Biltzarrak izaera didaktiko eta interaktibo sendoa dauka, eta parte-hartzaileek work-shop askotan parte hartzen ahalko dute, non energia komunitateen alderdi praktikoenak landuko baitira.

 

Egitaraua

Urtarrilaren 24a, asteartea

09:00-09:30: Irekitzeko ekitaldi instituzionala (Nafarroako Gobernua,Espainiako Gobernua eta EU Batzordea)

09:30-10:30: Lehenengo saioa: Erregulazioaren erronka energia komunitateetan.

10:30-11:30: Bigarren saioa: Aldeko markoak ezartzea energia komunitateak garatzeko

11:30-12:00: Kafea hartzeko atsedenaldia

12:00-13:00: Hirugarren saioa: Energia komunitateen industriarako aukerak

13:00-14:00: Laugarren saioa: Lankidetza eta sinergia publiko-pribatuak.

14:00-16:00: Bazkaria

16:00-18:00: 1. work-shop-a: Arau eta gizarte arloko berrikuntza txertatzen duten I+G+B proiektu energetikoetarako sinergiak bilatzea, energia sektorean produktu eta/edo zerbitzu berriak garatzeko.

16:00-18:00: 2. work-shop-a: Energia komunitateen Nafarroako sustapen plana definitzeko dinamika (PICENA).

16:00-18:00: 3. work-shop-a: AMIA analisia. Energia komunitateak eta sorkuntza banatua garatzeko marko egokiak ezartzeko estrategiak.

Urtarrilaren 25a, asteazkena

09:00-10:00: Lehenengo saioa: Bidezko energia-trantsizioa.

10:00-11:00: Bigarren saioa: Finantziazio sistema publiko-pribatuak EKetarako

11:00-11:30: Kafea hartzeko atsedenaldia

11:30-12:45: Hirugarren saioa: Energia komunitateak bultzatzea hainbat jardueratan

12:45-13:00: Itxiera instituzionala. Biltzarraren ondorioak.

Izen ematea