Hablemos de Europa

Mintza gaitezen Europari buruz

Europe DIRECT Navarra/Nafarroak kanpaina ibiltari bat jarri du abian Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren esparruan, eta herritarrak animatu ditu eskala handiko prozesu parte-hartzaile honetan parte hartzera. Kanpaina ibiltariak bi helburu argi ditu:

Alde batetik, Europa eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia nafar herritarrengana hurbildu nahi ditu, eta, horretarako, EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroa gure lurraldeko hainbat tokitara joango da, herritarrekin eta ikastetxeetako ikasleekin topaketak eginez. Topaketa horietan azalduko da Konferentzia zertan datzan eta konferentzian nola parte har daitekeen horretarako diseinatutako plataforma digitalaren bidez.

Bestalde, herri horietako herritarrak eta ikasleak Konferentziaren plataforman iradokitako gaien inguruan gehien kezkatzen dituzten gaiei buruzko eztabaidak antolatuko dira. Jardunaldien dinamika aldatu egiten da herritarrekin edo ikasleekin egiten diren topaketen arabera, baina eskema hau dute komunean: eztabaidaren testuingurua EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroa eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren esparruan, eta eztabaidagaiari buruzko aurkezpen laburra adituaren bidez, herriarekin lotuz eta herritarrei gonbidatuz eztabaidatutako gaiari buruz duten ikuspegia erakusteko. Interesa duten pertsonek nahi duten egunean eman dezakete izena esteka honen bidez:

Izena eman

Europaren etorkizuna

La Conferencia sobre el Futuro de Europa es un foro de debate y reflexión donde la ciudadanía europea tuvo la oportunidad de aportar ideas y opiniones sobre la Europa del mañana hasta mayo de 2022.

Con las aportaciones recibidas, se elaboró un informe con 49 propuestas y más de 3200 medidas con objetivos concretos. ¿Quieres saber más sobre el seguimiento que las instituciones europeas dan a las propuestas? Desde EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroa dimos difusión a los eventos organizados en Navarra.

Etorkizuna zure esku dago

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia herritarrak protagonista dituen zenbait eztabaida dira, Europa osoko pertsonei beren ideiak partekatu eta gure etorkizuna eratzen laguntzeko aukera emanen diena. Mota horretako lehen konferentzia da: Europa osoko ariketa demokratiko handia da, eta foro publiko berri bat eskaintzen du, herritarrekin eztabaida ireki, inklusibo eta gardenari bide emateko, funtsezko lehentasun eta erronka jakin batzuen inguruan. Europako Batzordeko lehendakari von der Leyenek Europako herritarrei ahots gehiago emateko konpromisoa hartu du, EBren jarduketen eta EBk herritarren alde egiten duen lanaren inguruan. Europako pertsona guztiek parte hartzen ahal dute, edozein direla ere eta edozein lekutan daudela ere.

.

Entzunarazi zure ahotsa

Konferentziaren helburua gure dibertsitatea ezagutaraztea da, eta Europa hiriburuez haratago eramatea, Europar Batasuneko txoko guztietara irits dadin lortzeko eta Europako herritarren eta horien zerbitzura dauden instituzioen arteko lotura indartzeko. Horretarako, Konferentziaren esparruan, zenbait ekitaldi eta eztabaida antolatzen dira Europar Batasun osoan, horietako batzuk, hizkuntza anitzeko plataforma digital interaktibo baten bitartez. Batez ere gazteak animatzen dira, parte hartu eta beren ideiak banatu ditzaten. Europako, estatuetako, eskualdeetako eta tokiko agintariek, baita gizarte zibilak eta beste erakunde batzuek ere, albait pertsona gehienek parte har dezaten ekitaldiak antolatzen ahal dituzte.

Zer ari da gertatzen Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian?

0
partaide
0
ideia
0
ekitaldi
0
atxikimendu

Entzunarazi zure ahotsa — Erregistratu plataforman eta parte hartu!

Europaren Etorkizunari buruzko konferentzia | #ElFuturoEsTuyo |  #TheFutureIsYours | futureu.europa.eu