Europako Gobernuaren helburua da EBko edozein tokitan pertsona guztiek eskubide sozialak bermaturik izatea.

Europako Batzordeak neurri-sorta bat onetsi du bidezko lan-mugikortasunari buruz. Neurri horiek gizarte-eskubide argiak bermatuko dizkiete pertsona guztiei, EBko edozein lekutan, bizitokia eta lantokia edozein direlarik ere.

Pakete horri esker, langileek gizarte-segurantzaren eta mediku-aseguruaren arloan dituzten eskubideak frogatzen eta erreklamatzen ahalko dituzte, eta haien kualifikazioak EB osoan ulertuak eta formalki aitortuak izanen dira, betiere haien lanbidea araututa badago. Arau eta tresna berriek hobeki babestuko dituzte langile mugikorrak abusuen aurrean, eta ezabatu eginen dituzte administrazio-prozedura motel eta konplexuak, enpresei talentua kontratatzea edo EB osoan zerbitzuak ematea eragozten dietenak. Administrazio nazionalek, lankidetza eraginkorrago bati esker, errazago baliatuko dituzte langileen eskubideak eta iruzurraren aurkako borroka.

Paketean bidezko lan-mugikortasunari buruzko komunikazio bat dago, baita honako bost lege-proposamen hauek ere:

  • Gizarte Segurantzako txartel europarra ezartzen duen erregelamendua.
  • “Gaitasunen eramangarritasunari buruzko legea”, kualifikazio digital eta konparagarriei buruzko erregelamendua.
  • Europako Lan Agintaritza indartzeko erregelamendua.
  • Gizarte Segurantzako txartel europarra ezartzen duen erregelamendua.
  • “Gaitasunen eramangarritasunari buruzko legea”, kualifikazio digital eta konparagarriei buruzko erregelamendua.
  • Europako Lan Agintaritza indartzeko erregelamendua.
  • Lanbide-kualifikazioei buruzko zuzentarau aldatzailea.
  • Hirugarren herrialdeetako nazionalen kualifikazioei buruzko zuzentaraua.

Mozkinak dituen paketea

Erabat indarrean dagoenean, aurreikusten da pakete horrek 6.000 milioi euroko irabaziak sortuko dituela, honako arrazoi hauengatik: 2040rako, lanbide-kualifikazioak azkarrago aitortuko dira; gizarte-segurantzako dokumentuak denbora errealean egiaztatuko dira; enpresek, langileek eta agintariek bestelako aurrezpenak izanen dituzte; eta iruzurra prebenituko da.

Batzordearen asmoak dira, halaber, dokumentu digitalen erabilera mugetatik harago lantzea, gaitasunen eta kualifikazioen mugaz gaindiko mugikortasuna erraztea eta Europako Lan Agintaritza indartzea.

Informazio gehiago