Helburua da herritarrak, gazteak eta langileak trantsizio ekologikorako prestatzea.
Europar Batasunak Horizonte Europaren finantzaketa jasotzeko beste deialdi bat ireki du, eskualdeei, hiriei eta tokiko alderdi interesdunei zehazten laguntzeko zer gaitasun eskuratu behar dituzten langileek eta gazteek, herritarrei trantsizio ekologikorako prestatzen laguntzeko. Deialdi honi esker, tokiko eta eskualdeko erakundeek aukera izanen dute enpresak, prestakuntza-erakundeak, enplegatzaileak eta tokiko bazkideak elkartzeko. Helburua da gaitasun-eskasiari aurre egitea, tokiko behar aldakorretara egokitzeko programak garatzea, eta tokiko eta eskualdeko lehiakortasuna indartzea.
Ekimen honek ikerketa-jarduerak babesten ditu, arduradun politikoei, hezkuntza- eta prestakuntza-erakundeei eta gizarte-solaskideei aholkularitza emateko, behar diren gaitasunak eskuratzeko moduari buruz. Deialdian, proiektu bakoitzak lau milioi euro jaso ditzake, gehienez. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 23an amaituko da (17:00etan, Europa erdialdeko udako ordua).
Proposamenek lotura izan beharko du ekologiaren arloko jakintza espezializatuen eskari gero eta handiagoak bereziki kaltetu dituen bost sektoreetako batekin: 1) nekazaritza eta elikagai jasangarrien ekoizpena, 2) automozioa, 3) energia, 4) eraikuntza eta 5) natura eta klima-aldaketara egokitzea.
Onartua izateko baldintzei eta prozedurari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen eta finantzaketari buruzko galderen eta erantzunen web-orrian. EU Funding & Tenders atariko sareko eskuliburuak prozedura guztiei buruzko orientabide praktikoak ere jasotzen ditu, proposamenen aurkezpenari eta dirulaguntzen kudeaketari buruzkoak barne.