Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Turismo Enogastronomikoko Klubaren aurkezpen ofiziala egin zuen joan den maiatzaren 21ean, osteguna; Nafarroako lurraldean kalitatezko enogastronomiari lotutako 65 enpresa biltzen ditu ekimenak.
Ekitaldia egin zen Klubeko partaide diren Lizarraldeko bi egoitzatan: Hotel Boutique Mirador de Deyo hotelean (Villamayor de Monjardín) eta Emilio Valerio upeltegian (Deikaztelu). Espazio horiek aukeratzea ez zen kasualitatea izan: klubaren espiritua islatu nahi izan zuen lehen unetik, produktuaren, lurraldearen eta enpresa bakoitzaren atzean dauden pertsonen arteko binomioari balioa ematen diona.
Ekitaldian kluba osatzen duten 65 enpresen erdiek inguru parte hartu zuten, baita Nafarroako hainbat eremutako elkarte sektorialetako eta partzuergoetako ordezkariek ere. Jardunaldian klubaren Produktuaren Eskuliburua aurkeztu zen; dokumentu horrek ezartzen ditu sare horretako kide izateak berekin dituen betebeharrak eta onurak, sarearen helburua baita produktu enogastronomikoa modu integratuan sustatzea eta merkaturatzea, nazioko eta nazioarteko bisitarien aurrean.
Jardunaldiak aukera eman zuen harremanak estutzeko klubeko kideen artean, giro lasaian, eta gogoeta egiteko ere bai, sektoreak turismo eskariaren segmentuen arloan eta bisitariaren esperientziaren hobekuntzan dituen erronkei buruz.
Topaketari amaiera emateko, Nafarroako hainbat lekutako produktuak ezagutu eta dastatu ahal izan zituzten bertaratutakoek: El Navarrico kontserbak (San Adrián), Aidin marmeladak (Ororbia), Antsonea gaztandegiko ardi latxaren gazta (Uztegi), El Moro etxaldeko ahuntz gazta (Bardea) eta Barrutia 12 Harategiko txarkuteria (Elizondo).
Klub hori abian jartzea HKJ Enogastronomiaren barruan garatutako ekintzetako bat da, eta Europar Batasuneko Next Generation funtsen finantzaketa eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren onespena ditu.
Parte hartzeko moduari eta helburuei buruzko informazio gehiago