Kontseiluko presidentetzak eta Europako Parlamentuko negoziatzaileek behin-behineko akordio bat lortu dute Nekazaritza Politika Erkidea (NEP) sinplifikatzeko. Helburua da Europako nekazaritzaren lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako burokrazia murriztea, nekazariei laguntzea (nekazari txikiei eta enpresa sortu berriei barne), berrikuntza sustatzea eta produktibitatea bultzatzea.
Sinplifikatze neurri horiek murrizketa nabarmenak eragiten ahal dituzte administrazio kostuetan, bai nekazarientzat bai administrazio nazionalentzat. Batzordearen hasierako ebaluazioaren arabera, urtean 1.600 milioi eurora arteko aurrezkiak izaten ahal dituzte nekazariek, eta 200 milioi eurotik gorakoak estatu kideetako administrazioek.
Berrikusitako legeek «Omnibus III» delakoa osatzen dute, Batzordeak 2025eko maiatzean proposatutakoa. Paketeak Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko plan estrategikoaren araudiaren eta araudi «horizontalaren» aldaketak jasotzen ditu.
Behin-behineko akordioak Batzordearen proposamenaren orientazio orokorrari eusten dio, eta honako helburu hauek bete nahi ditu:
- nekazarientzako eta administrazioentzako administrazio karga arintzea
- nekazari txikiei gehiago ordaintzea eta baldintzei buruzko arauak sinplifikatzea, bereziki ustiategi ekologikoei dagokienez.
- In situ kontrolak murriztea eta jardunaren urteko ebaluazioa ezabatzea.
Akordioak eutsi egiten dio lehengo proposamenari eta aukera ematen die estatu kideei hondamendi naturalek, fenomeno klimatiko kaltegarriek edo hondamendiek eragindako nekazari aktiboei larrialdiko dirulaguntzak emateko. Laguntza horiek eragindako nekazariek beren jarduerarekin jarraitu ahal izatea bermatuko dute.