Azaroaren 19an, 14:00etan, bukatuko da INTERREG Helburuko POCTEFA proiektuetarako hautagaitzak aurkezteko epea. Deialdi hori den ekainetik dago irekita.
INTERREG Helburua 2021-2027 programazio aldiko berrikuntza nagusietako bat da. Helburua da mugaz gaindiko gobernantzaren arloko lankidetza indartzea eta lurralde erkideari eragiten dioten oztopoak konpontzen laguntzea. Gainera, ikuspegi parte hartzailea sustatzen du, eta gizarte zibilaren inplikazio aktiboa sustatzen du irtenbideak denon artean garatzeko.
Deialdi honek 11,6 milioi euroko EGEF zuzkidura du, eta POCTEFAren 7. lehentasuneko ekintzak hiru multzo tematikotan biltzen ditu, 1. HE eta 2. HE helburu espezifikoak betetzen laguntzeko:
- 1. multzoa. Datu bilketa: mugaz gaindiko lurraldeari buruzko ezagutza eta informazioa hobetzeko proiektuak.
- 2. multzoa. Oztopoak identifikatzea eta ebaztea: mugako lurralde izatetik eratorritako oztopoak (juridikoak, administratiboak edo bestelakoak) detektatzea eta ezabatzea helburu duten proiektuak.
- 3. multzoa. Lankidetza egituratzea eta sendotzea: agintaritza publikoen eta lurraldeko eragileen gaitasun instituzionala indartzera bideratutako proiektuak.
Proiektu bakoitza multzo horietako batean kokatu beharko da.
Deialdiak bi modalitate ditu:
- Proiektu klasikoak, 200.000 eurotik gorako kostu hautagarria dutenak guztira, eta
- Proiektu txikiak, gehienez 200.000 euroko kostu hautagarria dutenak.
INTERREG Helburua proiektuen deialdiari buruzko informazio guztia hemen dago eskuragarri: https://www.poctefa.eu/convocatorias/convocatorias-abiertas/objetivo-interreg/
POCTEFA programak lankidetza eremuko sektore publiko eta pribatuko eragileek gidatutako mugaz gaindiko proiektuak finantzatzeko aukerak eskaintzen ditu. Erakunde onuradunak askotarikoak izaten ahal dira: erakunde publikoak, enpresak, garapen agentziak, taldeak, elkarteak, fundazioak, merkataritza ganberak edo ikastetxeak, besteak beste.