Batzordeak erregelamendu bat proposatu du EBko nekazarien babesa indartzeko, EB-Mercosur Elkartze Akordioaren testuinguruan. Batzordeak irailaren 3an EBko estatu kideei bidali zien EB-Mercosur Elkartze Akordioaren proposamen juridikoaren arabera EBko nekazariei eskaini zitzaizkien bermeak formalizatzen dituzte proposatutako berme-euskarri horiek. Praktikan, segurtasun maila gehigarria ematen diete EBko nekazariei,  sektore sentikorretako inportazioetarako Mercosur erakundearekin adostutako kontingente espezifikoak pixkanaka eta kontu handiz kalibratuta sartzetik harago. Zaila bada ere, gertatuko balitz, Mercosurretik heldu diren inportazioen ustekabeko igoera kaltegarri bat, edo EBko ekoizleentzat bidegabea izanen litzatekeen prezioen jaitsiera bat, babes-neurri berehalakoak eta eraginkorrak jarriko lirateke martxan.

Proposamenak nekazaritzako produktuak babesteko aldebiko neurriak egoki eta eraginkortasunez aplikatzen direla bermatzeko prozedurak ezartzen ditu. Nekazaritzako produktu sentikor jakin batzuei buruzko xedapen espezifikoak ere jasotzen ditu (Erregelamenduaren eranskinean zerrendatuta daude), hala nola behi haragia, etxeko hegaztiak, arroza, eztia, arrautzak, baratxuria, etanola eta azukrea.

Produktu sentikorretarako berariazko xedapenetan jasotzen da produktu horiek jarraipen handiagoa, faktore eragile argiak eta erantzun azkarra izanen dituztela.

Xehetasun gehiago kontsultatzen ahal dira linean, prentsa oharrean.