Europar Batasuneko pertsona guztiek seguru eta aske sentitzeko aukera izan behar dute, nornahi maitatzeko eta beren buruarekin zintzo izateko. Helburu horrekin, Europako Batzordeak LGBTIQ+ Pertsonen Berdintasunerako Estrategia onartu du gaur, 2026-2030erako.

Estrategia berriaren oinarrian daude LGBTIQ 2020-2025 Pertsonen Berdintasunerako lehen Estrategiaren oinarri sendoak, eta aurrera egiten jarraitu nahi du, LGBTIQ+ pertsonen berdintasuna EBko politika guztietan txertatzen dela bermatzeko.

EB osoan, azken bost urteetan LGBTIQ+ pertsonen onarpen sozialak gora egin badu ere, LGBTIQ+ pertsonek gorroto, indarkeria eta diskriminazio maila neurrigabeak eta onartezinak jasaten jarraitzen dute. Adibidez, LGBTIQ+ pertsonetatik, lautik batek, eta trans gizon eta emakumeen ia erdiek «konbertitzeko» praktikaren bat jasan izan dute, indarkeria fisiko edo sexuala, hitzezko abusu edo umiliazioen forman.

LGBTIQ+ 2026-2030 Pertsonen Berdintasunerako Estrategia Von der Leyenlehendakariaren orientazio politikoetan eta Hadja Lahbib komisarioaren aginte gutunean aurreikusitako emaitza zehatz nagusietako bat da. Batzordeak erabat konprometituta jarraitzen du berdintasunaren defentsarekin eta diskriminaziorik ezarekin, mehatxupean dauden guztietan.

Online kontsultatzen ahal dituzu prentsa agiria eta informazio fitxa.