Europako Batzordeak aldaketa espezifikoetarako hainbat proposamen egin ditu EBko gobernantza ekonomikoko arau batzuetan. Aldaketen helburua da arau horien eta 2024ko apirilean hasitako erreforma globalaren arteko koherentzia bermatzea, aldi berean administrazio eta jakinarazpen kargak murriztuz eta eurogunekoak ez diren eta ordainketen balantzan zailtasunei aurre egin behar dieten estatu kideei lagunduko dieten finantzaketa mekanismoak arrazionalizatuz.
Proposamen horiek EBko legeria erraztuko dute, administrazio baldintza erredundanteak ezabatuko dituzte eta laguntza finantzario eraginkorragoa ekarriko dute. Sinplifikazio paketeak onura zuzena ekarriko die estatuetako administrazioei, haien administrazio karga arindu eta EBko legeriaren aplikazioa erraztuko baitu; horri esker, baliabideak beste zeregin batzuetara bideratzen ahalko dituzte.
Valdis Dombrovskis, Ekonomia eta Produktibitate, Aplikazio eta Sinplifikazioko komisarioa: «Ekimen honek agertzen du burokraziari aurre egiteko, efizientzia handitzeko eta premiazkoak ez diren jakinarazpen baldintzak ezabatzeko Batzordeak egun duen konpromisoa eta, aldi berean, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa babesten ditu, Europar Batasun osoan. Baldintza zaharkituak ezabatu eta konplexutasun administratiboa murriztuta, EBk laguntza eman diezaieke estatu kideei, baliabideak gehien behar diren lekuetara bideratzeko: finantza publiko sendoak lortzea, hazkundea sustatzea eta finantzen egonkortasuna bermatzea».
Xehetasunak kontsultatzen ahal dira prentsa-oharrean