Herritarren Europako Panel berri bat egin da Bruselan. Talde horren eztabaiden ardatza izan da Batzordeak belaunaldien arteko ekitateari buruz duen hurrengo estrategia orientatzea. Estrategia hori 2026rako onestea aurreikusten da. Glenn Micallef Belaunaldi arteko ekitatearen, gazteriaren, kulturaren eta kirolaren komisarioak panelean parte hartu du EBko 27 estatu kideetako 150 herritarrekin batera, haiekin lankidetzan arituz belaunaldi guztiek aurrera egin ahal izateko etorkizun bat sortzeko modurik onena zein den jakiteko.

Belaunaldien arteko Ekitateari buruzko Estrategiaren helburuak dira belaunaldien arteko komunikazioa hobetzea eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak politikak eta legeria formulatzean kontuan hartzen direla bermatzea. Europa osoko EBko herritarrek zeregin zuzena izan dute haren garapenaren konfigurazioan, Herritarren Panelari esker.

Micallef komisarioak honako hau adierazi du: «Belaunaldien arteko Ekitateari buruzko hurrengo Estrategiak bermatuko du gaur hartutako erabakiek modu eraikitzailean konektatuko dituztela EBko herritarren belaunaldiak. Estrategia hori Europako herritarrendako izanen da, eta, beraz, zentzuzkoa da Europako herritarrek bakarrik informatzea. Haien ekarpena eta orientazioa funtsezkoak dira estrategia diseinatzeko eta hedatzeko. Elkarrekin lan eginen dugu guztiendako gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa sortzeko, eta barandak ezarriko ditugu, berme bera etorkizuneko belaunaldietara zabalduko dela bermatzeko. Herritarren Europako Panel honetan egindako lanaren emaitza ikusi nahi dut, bai eta parte-hartzaileekin bildu eta lankidetzan aritu ere».

Parte-hartzaileak berriro bilduko dira Bruselan eta linean hiru asteburutan, 2025eko irailean, urrian eta azaroan.
Saiora bertaratzea nahi duten kazetariek beren asmoa adierazi behar izan dute postontzi funtzional honen bidez: COMM-CITIZENS-PANELS@ec.europa.eu.

Herritarren Partaidetzarako Plataforman, zuzeneko emanaldia eta ostiraleko eta igandeko osoko bilkuren grabazioak eskuratzen ahal dira.

(Informazio gehiago: Eva Hrncirova – Tel.: +32 2 298 84 33; Eirini Zarkadoula – Tel.: +32 460 76 57 13)