Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaur egun, Osasun Ministerioarekin eta Red.es enpresa-erakunde publikoarekin sinatuko duen lankidetza-hitzarmenetik eratorritako hainbat urtetarako gastu-konpromiso bat hartzeko, Osasun Ministerioarekin eta Red.es enpresa-erakunde publikoarekin sinatzea aurreikusia duen lankidetza hitzarmenaren ondoriozko betebehar ekonomikoak gauzatzeko. Hitzarmen horren xedea da Estatuko Osasun Sistemaren esparruan zerbitzu digital adimendunak garatzen laguntzea.

Horrela, lankidetza-bide bat sustatzen da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak eta Osasun Ministerioak elkarrekin finantzatutakoa, osasun-zerbitzuen eraldaketa digitalari bultzada gehigarri bat emateko, informazio klinikoari eta kudeaketa-informazioari adimen artifizial eta analitiko aurreratuko teknikak aplikatuz, informazio hori eskura jartzea eta patologia kronikoak eta telezaintzak urrunetik monitorizatzeko programak garatzea barne.

Lankidetza bide hori garatuko da Osasun Ministerioaren, Red.es entitatearen eta Nafarroaren arteko administrazioarteko hitzarmen normalizatu baten bidez. Hitzarmena lau urteko aldirako izanen da.
Foru Komunitateak 2.275.928 euro jasoko ditu guztira aurreikusitako jarduerak garatzeko. Bestalde, konpromisoa hartzen du bost urtez, 2028 eta 2032 ekitaldien artean, hornitutako ondasunen errendimendua eta mantentzea bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak egiteko (urteko 455.186 euro).

Informazio gehiago