Berrikuntza nagusietako bat INGURA plataforma digitala da, EUSGUNEAK proiektuari esker garatua, Europar Batasunak AFOMEF-POCTEFA deialdiaren bidez kofinantzatua

Nafarroako Gobernuko Memoriaren eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Euskarabidea – Euskararen Nafarroako Institutuaren bitartez, euskararen ikaskuntza bultzatzeko “Euskara ahora” urteroko kanpaina antolatu du. Kanpaina hori 34 toki-entitaterekin eta helduei euskara irakasteko eremuko eragileekin lankidetzan egin da: Zubiarte euskaltegi publikoa, hizkuntza-eskola ofizialak eta AEK, IKA eta bai & by euskaltegiak. Aurreko urteko “Euskara ahora” leloari jarraipena emanez, euskara ikasteak eskaintzen dituen esperientziak eta aukerak nabarmendu nahi dira.

Bi dira aurtengo berrikuntza nagusiak. Lehenik eta behin, kontseilariak INGURA plataforma digitala ezagutarazi du. Plataforma EUSGUNEAK proiektuari esker garatu da. Proiektu horretan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta HABEren bidez; Iparraldeko Euskararen Bulego Publikoak; eta Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez. Tresna honen bidez, euskara online ikasteko aukera eman nahi zaie herritar guztiei. Gaur egun, A1 maila egiteko aukera dago.

 

Gainera, euskaltegietan matrikulatuz gero, tutorizatutako ikastaroa egiten ahalko da. INGURA webgunea EUSGUNEAK proiektuari esker garatu da. Proiektu horren % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren AFOMEF-POCTEFA deialdiaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFA mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programa bat da, Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren mugaldean garapen jasangarria sustatzeko.

Informazio gehiago